XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Odolezko izerdiak agonia luzean
Azkenekoz eho zaitu askatasun goseak.

Belfasteko geto beltza sutan dago zuretzat,
Oihu gorriz agurtzen du zure azken urratsa.

Bobby Sands-en azken hatsa denen gatik emana
Karrikaren beltzean da lore gorriz ereina.

Bobby Sands-en, presonenen, martirien eskaintzak
Batasunez har ditzala eirelandar bihotzak.

Protestante, katoliko, Eirelandar guziak
Elgarrekin behar ditu herriaren biziak.

Zapaltzaile beren aurka populua bildurik
Zure hatsaz aska dadin Aberria baturik.

Bobby Sands-i, Bobby Sands-i, Bobby Sands-i agurra,
Eirelanda guziari Euskaldunen ahurra!

BOSGARREN JELKALDIA
MIXEL ABADIA
Elisabet, azkenean
bi-biak gira gertatzen,
Bûrûz bûrû mintzatzea
bainian beti xerkatzen.

Beraz maite zûtûdala
behar deraizut aitortû,
Baina besterik zer erran,
hitz ederrak zaizt agortû.

ELISABET THOMPSON
Holako zerbaiten beldûr
nûndûzûn bai builta huntan,
emazte baten ûsnoa
xûxen baita gaiza hortan.